Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK
2026-2027 ikasturteko izena emateko epea zabalik. Argi baduzu, orain da matrikulatzeko unea, zure plaza bermatzeko! Aukera ezazu zure ikastaroa, inscripzio orria deskargatu eta bulegoan entregatu edo bidali iezaguzu posta elektronikoz info@inishouse.com-era. Plaza gutxi geratzen dira.

Zer dira behar bereziak?

Ikasle bakoitzak behar espezifikoak ditu. Atzerriko hizkuntza bat ikastea erronka bilakatzen da guztiontzat. Hala eta guztiz ere, ikasle batzuk ezohikoak diren baldintzak dituzte ikasterako orduan. Behar bereziak dituzte.
Hala nola, batzuk entzumenari loturiko trabak dituzte, beste batzuek ikusmen ahula, komunikazio gaitasun eza, mugikortasun arazoak, eta abar. Ohikoak diren zentzumen parametroez at ikasten ari dira. Beste ikasle batzuk kontzentrazioa galtzeko erraztasuna dute, edo ulermen, dekodifikazio edota asimilazio gaitasunak ez dira euren punturik sendoenak, irakurtzeko eta idazteko ahalmenak nabarmen eragiten dituenak. Ikasle hauek parametro kognitibo ohikoez at daude. Beste batzuek baldintza emozional, psikologiko eta kultural ezberdinak jasaten dituzte, parametro sozial edota konduktiboak (jarrera) alda lezaketenak. Ikasle batzuek egoera horien konbinazioa jasaten dute.
Behar bereziak dituzten ikasleek trebezia eta talentudun umeak direla jabetzeak merezi du, sarritan, ikasketa programa normatiboak ezarritako gaitasunez haratago doaz. Ikasgelan behar berezi hauek haintzat hartzen ez badira, ikasleek aldentzeko eta deskonektatzeko joera izaten dute maiz.

Egoera ezinezko bat?

Hezitzaileek ikasleen zailtasunak laister somatzen dituzte. Zoritxarrez, askotan afera bertan behera gelditzen da zailtasunak topatzerakoan, ez baitzaio arazoari buelta ematen. Espezialisten diagnostikoak, babesa eta jarraipena eskaintzeko hornikuntza edota baliabideak nahiko urriak izaten dira askotan. Ondorioz, urteak igaro ahala, sarritan ez zaie konponbiderik ematen behar berezi haiei. Egoera batzuetan, gurasoak euren seme-alabak heldutzen ari direla, haien beharrei hobeto egokitzen zaien laguntza komenigarria izango litzatekela ohartzen dira. Prozesu hau askotan gogorra suerta daiteke hezitzaile edota gurasoen aldetik, ulermen eta sentikortasun kutsu handi bat exijitzen duelarik. Beste batzuk, euren seme-alabek heziketa arloan laguntza berezia beharko luketela oso argi dute eta hezkuntza sistemak honi aurre egiteko baliabide eza eskaintzen duela uste dute, ikasturte normatiboek euren seme-alabentzat berebiziko erronka suposatzen duelarik, babes eta txertatze tresnek huts egitean.
Zoritxarrez, hezkuntza sistemak ez du ziurtagiririk bermatzen. Arazo honen konponbidea, lanez gainezka dagoen eta estresak itotako irakasle baten ekimen eta gogoen esku amai dezake, beste 25 ikaslerekin jardun behar duelarik aldi berean. Bera izan liteke gure seme-alaben egoera ulertu ondoren, haientzako ikasketa jarduera mesedegarriak bideratzeko iniziatiba izan zezakena.

Esku-hartze arrakastatsua

Esku-hartze goiztiarrak ekarpen izugarria egin lezakenez, eskoletan behar bereziak dituzten haurrentzako programak abiarazteko eta babesteko protokoloa egotea zilegizkoa da. Honek, zuzendaritza-taldea, irakaskuntza-departamentu, hizkuntza-irakasle tadea, orientatzaileen, eta noski, guraso eta ikasleen arteko koordinazio bikaina eskatzen du. Honez gain, tartean dauden profesional guztiek alorrean nolabaiteko prestakuntza edukitzea premiazkoa da.
Eta azkenik, politika publikoak abian jarriz beharrezkoak diren hornidura eta baliabide ekonomikoak kudeatzeaz arduratzen diren organismoek hezkuntza ekitatiboa eskaini beharko lukete. Azken urteotan, joera erabat ezezkorra izan da ikasgelen masifikazioa eta orientatzaile edota espezialisten kontratazioa gutxatu direlarik.
Onurak edota hobekuntzak kontuan hartuz, unibertsitate programa berrien gehiengoak behar bereziei bideratutako irakaskuntza programa derrigorrezkoa bilakatu du, kurrikulum orokorrean gaitasun hau txertatuz.

”Estandarrak”

Amankomuneko helburu estandarren bilaketa eta azterketa sistema “estandar”rek behar bereziak dituzten ikasle askoren kaltetan datoz, emaitza ohikoez at geratzen baitira. Kasurik hoberenetan, zentzumenei loturiko zailtasunak dituzten ikasleek azterketa hauen bidez euren gaitasun ez-ohikoak erakusteko aukera izango dute. Beste askorentzat euren beharrei egokitzen ez den hezkuntza-sistema batean harrapatuak sentituko dira, eta isolatzeko arriskua egongo litzatekelarik. Mailakatze, kategorizazio, estandarizazio - sistemak eta expektatibak eraikuntza sozial abstraktuak direla kontuan izatea komenigarria da. Lagungarriak izan daiteke edo ez, eta ez du ezer islatzen ez badira norbaitentzat baliagarriak.

Nola lagun diezaiekegu behar bereziak dituzten ikasleei ikasten?

Egin dezakegun lehenengo gauza informazioz eta ideiez atondu, ikasi eta formakuntza jaso da. Online komunitate sare askok babesa, proposamenak eta baliabideak eskuragarri ipintzen dituzte. Aurretik aipatu ditugun egoera gehienak ikerketa prozesuan daude, beraz, irakurgaiak, ikerketa-lanak, dokumentalak eta konplizitate sare anitzak daude. Honekin batera, aurrerapen teknologiko asko egon dira azken urteotan, egoera honetan daude pertsonei laguntzeko teknikak eta estrategiak garatu direlarik.
Har genezakeen hurrengo pausoa behar bereziak izan ditzakeen ikasleari egokitzen zaion arreta eta harreman mota hoberena argitzea da, arreta indibiduala behar izanez gero proknostiko egokia bideratuz.
Taldean ikastea ez da beti ikaslearentzako ikasketa-metodorik egokiena, askotan eraginkorra den arren. Extra kurrikularrak diren klaseen izaera-mugatua formatu hoberena da. Eskolan ordea, irakasle espezializatuak daude, honek esan nahi du ingeleseko irakasleak daudela alde batetik eta bestetik, behar berezietan adituak diren irakasleak, ez dira ematen normalean bi jakintzak bere gain hartzen dituzten irakasleak. Gainera, eskolan, irakasleek askotan ez dute kurrikulum estandarra egokitzeko edota moldatzeko askatasunik sentitzen. Klasez gaindiko ikastaroen abantaila irakasleek behar berezien formakuntzarik ez eduki arren, euren ikasleen behar indibidual eta bereziei egokitzeko aukera dutela da. Horrexegatik, kasu hauei modu egokian erantzuteko, guraso edota hezitzaileen aldetik egoeraren berri modu irekian ematea oso lagungarria izaten da, irakasleok programa, teknikak eta metodologia egokitzeko.
Hizkuntzak ikasterakoan, hezkuntza sistema formaletik at askoz errazagoa da erritmoa egokitzea kideen beharren arabera.

Erronka fisikoak

Zentzumenen bidezko zailtasun higikorrek guztiz edota partzialki gorrak, itsuak, komunikakatzeko gai ez direnak edota paralizatuak dauden pertsonak euren baitan hartzen dituzte. Dyspraxiadun ikasleak ere barne hartzen ditu.
Edozein baldintzatan dauden pertsonak gai dira bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasteko, haientzako eraginkorrak diren zentzumen kanal edota bitartekari egokiak erabiltzen badituzte. Esaterako, entzuteko zailtasunak dituen ikasle bat estimulu bisualez balia liteke, eta kontran, ikusmen ahula duen batek, estimulu auditiboak erabiliko lituzke gehiago.

Berehala agerikoa ez dirudien arren, askotan zailtasun kognitiboek erronka handiagoa suposatzen dute atzerriko hizkuntza bat ikasterakon.

Erronka Kognitiboak

Pertsona guztiak fisikoki erritmo ezberdinetan hazten garen neurrian, pertzepzioa, arrazionalizazioa, antolaketa, planifikazioa, memoria, barneraketa, jakintza eta beste hainbat prozesu mental ere erritmo anitzetan garatzen dira. Behin ere, gure hezkuntza sistemak adinaren araberako kalifikazio eta estimazio irizpideak ezartzen ditu garapenaren eta jakintza mailaren parametro gisa. Esate baterako, lehen hezkuntzako haurrek 7 urte dituztela, irakurtzeko gai izan beharko dira.

Behar Kognitiboak Ulertzen

Arazo kognitiboak dituzten ikasleek dyslexia edota arreta defizita izan dezakete kasu batzuetan. Etiketek ez dute balio ikaskuntza egoeretan, progresiboak baitira. Adibidez, dyslexia duen ikasle batek zailtasunak izan ditzake input lexikoa barneratzerakoan, baino kontzeptuak ulertzen edota lateralki pentsamenduak garatzen oso azkarra izan daiteke. Kasu honetan, entzumenari loturiko baliabideak eraginkorrenak izango lirateke.
Era berean, dyslexia duen beste ikasle batek informazioaren asimilazio edota barneratze jardueran zailtasun ugari izan ditzake eta haria galtzeko arriskua suposa lezake.
Lehen esan bezala, gurasoen edota hezitzaileen komunikazio irekia zilegizkoa da hizkuntza irakasleak lehenengo unetik aurrera, landu behar den gaitegia, estrategia eskematiko eta argiago baten bidez aurkeztu dezan. Horrela hitz gakoak edota klabeak hasieratik aurkeztuko zaizkio ikasleari, estimulu positiboa eraginez.
Berezko kontzeptuak barneratzeko zailtasun kognitiboez gain, autoestima baxua jasaten dute ikasleek maiz, urteak eta urteak sistematikoki gainditu gabe ematearen ondorioz. Animoak, babesa eta goraipatzea premiazkoak dira egoera honetan. Ikasle batek bere buruarekiko duen konfidantza eza askoz mugatzaile eta kaltegarriagoa izan daiteke barneratzeko ez-gaitasun bat baino.
Esate baterako, hiru-ataleko plangintzaren aplikazioa irakaskuntzan ohitura inklusiboa izan daiteke, hiru barneratze erritmo bere gain hartzen dituelarik: Ikasleria guztiak arazorik gabe egin dezakeen ariketa, elkarlanean oinarritutako jarduera (erronkari denen laguntzaren bidez aurre egin ahal izateko) eta azkenik, zailagoa den ariketatxo bat azkarragoak diren ikasleentzat. Honek ikasle guztiak uneren batean ongi sentitzea bermatzen du. Ikasturtearen hasieran planifikazio on bat prestatzea lagungarria da material gehigarri egokia ikasturteko programan txertatu ahal izateko. Hezitzaileek eskura material egokia edukitzea laguntza izugarria da.

Zailtasun Emozional eta Mentalak

Pertsona ugarik ikasgelan integratzeko zailtasunak dituzte jasandako faktore sozial, familiar edota kulturalen eraginez. Esparru hauek euren arrasto fisiko, psikologiko edota emozionala utz dezakete ikaslearengan, sozializazio, egokitze edota begirunez jokatzeko gaitasuna kulunkan jarriz. Epe motzeko hezkuntza harremana abiarazten bada, tentsioa, kezka, konfidantza eza edota gaizkiulertuetako giroa zabal daiteke. Honek autismoaren espektroan dauden ikasleak hartzen ditu bere baitan, baita depresioa jasaten duten pertsonak ere adibidez. Baino egoera horretan dauden pertsonek ezin dute atzerriko hizkuntza bat ikasi? Argi eta garbi ikasteko gaitasun berbera dute, baino hezitzaileak beharrei egokitu behar dira.

Behar Emozionaletara Egokituz

Haur bati bere eserlekua zein den zehazteko argibide zuzenak eta argiak ematea keinu ezinhobea da era sinplean ume autista baten mesedetan eroso sentiarazteko, segurtasun eta errutina sentsazioa bermatuz, eta era berean, ekintza honek erraztu lezake umearen ongizatea taldearen baitan.
Edo oso ezberdina den kasu batean, etxean edota eskolan, kulturen eta etnia ezberdinen arteko gatazkak azaleratzea, “jatorrizko” eta atzerriko baloreen arteko kategorizazioa sustatuz, ikasle askoren isilunea ondorioztatzen du askotan. Ingelesez ikastaroek espazio neutroak sorrazi dezakete, kultura guztien sustraitzeari ongi etorria ematen zaiola, hezitzaileak herri aniztasunaren aldeko dinamikak piztu ditzakelarik.
Hirugarrenez, guztiz ezberdina den egoera batean, jarrera aztoratzaileak askotan arreta deitzeko ahelginak besterik ez dira. Ikasleei aukeratzeko eskubidea erraztea jarduera batzuetan oso onuragarria izan daiteke giroa lasaitzeko.
Ikaskideen bikotetze sentikorrak askotan lagun ditzake zailtasun emozional edota sozialak dituzten haurrak. Premiazkoa da taldeko kide guztiek harreman parekideak izatea euren artean eta taldeko partaide gisa berdin balio dutela sentitzea. Metodo eta teknika lagungarri ugari daude. Hala eta guztiz ere, behar emozionaleei egokitzeak ez du bere baitan teknika magikorik hartzen oinarrian, baizik eta borondate baikorra, gaitasun enpatikoa edota hezitzen ikasteko eta hobetzeko pentsamolde ireki bat eskaintzea suposatzen du.

Benetan posiblea da behar bereziak dituzten pertsonek bigarren hizkuntza bat ikastea?

Herrialde askok iniziatiba eta ekimen serioak dituzte behar berezidun ikasleak laguntzeko, hala nola, “No Child Left Behind" edo "Atención a la diversidad", zeinaren bidez gradualki ulermen eta onarpen sozial sakonagoa sustatzen den hala egoeren aurrean. Hala ere, azken urteotan austeritate politiken ondorioz, egundoko eragina izan dute behar bereziak dituzten egoeren normalizatze aldera egiten ziren programetan, finantziazioa nabarmen ahuldu delarik. Egun, hizkuntza ikastaro extra-kurrikularrek konbentzioetatik eta hezkuntza sistema normatibotik haratago dagoen materialen, metodoaren eta baliabideen bila daudenentzat kontextu mesedegarria eskaintzen dute.


-


Estrategiak Gomendioak, teknikak, taktikak eta jakingarriak

Gehiago ikasten

Azterketak Mundura sartzeko atea, hortik kanpora

Gehiago ikasten

Nor gara Ingelesan hezkuntza bikaina

Gehiago ikasten

Stories and Fun 6-7

04 IRA 2026 – 28 MAI 2027
or. 16:35-17:30

Stories and Fun 7-8

03 IRA 2026 – 27 MAI 2027
og. 15:35-16:30

Stories and Fun 8-9

07 IRA 2026 – 24 MAI 2027
al. 15:35-16:30

Think English 9-10 Fri

04 IRA 2026 – 28 MAI 2027
or. 15:35-16:30

Think English 9-10 Thu

03 IRA 2026 – 27 MAI 2027
og. 18:05-19:00

Think English 10-11

08 IRA 2026 – 18 MAI 2027
ar. 15:35-16:30

Think English 11-12 A

09 IRA 2026 – 26 MAI 2027
az. 15:35-16:30

Think English 11-12 B

09 IRA 2026 – 26 MAI 2027
az. 16:35-17:30

Secondary Preintermediate

03 IRA 2026 – 27 MAI 2027
og. 16:35-18:00

B1.1 Preliminary Secondary Inter

07 IRA 2026 – 24 MAI 2027
al. 16:35-18:00

B1.1 Preliminary Secondary Inter

08 IRA 2026 – 18 MAI 2027
ar. 16:35-18:00

B1.1 Preliminary Secondary Inter

09 IRA 2026 – 26 MAI 2027
az. 17:05-18:30

B2/FCE Secondary Upper Intermedi

03 IRA 2026 – 27 MAI 2027
og. 16:35-18:00

B2/FCE Secondary Upper Intermedi

08 IRA 2026 – 18 MAI 2027
ar. 19:35-21:00

B1.2 Preliminary PET Mon

07 IRA 2026 – 24 MAI 2027
al. 17:35-19:00

B1.2 Preliminary PET Tue

08 IRA 2026 – 18 MAI 2027
ar. 18:05-19:30

B1 Intermediate / Cambridge PET

07 IRA 2026 – 24 MAI 2027
al. 19:05-21:00

B2 / Cambridge FCE

07 IRA 2026 – 24 MAI 2027
al. 19:05-21:00

C1 / Cambridge Advanced

03 IRA 2026 – 27 MAI 2027
og. 19:05-21:00

Conversation Club B2-C1

09 IRA 2026 – 26 MAI 2027
az. 19:05-21:00

Inishouse English Centre

Aralar 45
31870 Lekunberri
Spain
(34) 623 786 200
info@inishouse.com

Design Lekunberri.com